KIRIKI-BERRIAK
Lau urte bete dira martxoaren 27an Laudio institutuaren eta Kirikino aisialdi taldeak Laudioko Isasi auzoko zentroan elkarlanean Basoa espazioa eta proiektua antolatzen hasi zirenetik. Asteburu honetan -igandean, martxoak 30-, auzolan askotako abenturak gogoan, egitasmo eta gunearen 4. urteurrena ospatuko da. Egitarau berezia prestatu dute kideek...
Iragan asteburuan burutu dugu Kirikinok ohikoan antolatu ohi duen Tertangako egonaldia. Jolasak, elkarbizitza, korrika, izaki mitologikoak edota aterpetxerako bideko irudi batzuk jaso ditugu hemen.
Udako oporrak aisialdi euskaldun eta hezitzailez bustitzeko asmoz, Kirikinok beste urte batez udalekuak antolatu ditu, Tertangako egonaldia eta udaleku irekiak naturan.
Lau urte bete dira martxoaren 27an Laudio institutuaren eta Kirikino aisialdi taldeak Laudioko Isasi auzoko zentroan elkarlanean Basoa espazioa eta proiektua antolatzen hasi zirenetik. Asteburu honetan -igandean, martxoak 30-, auzolan askotako abenturak gogoan, egitasmo eta gunearen 4. urteurrena ospatuko da. Egitarau berezia prestatu dute kideek...
Natura eta sormena ardatz izango duten udaberrilekuak garatuko dituzte Laudioko Kirikino aisialdi taldeko kideek apirialren 22tik 24ra bitartean, Laudioko institutuarekin elkarlanean duten gunean, Basoan. Goizeko plana izango da aipatutako egunetan, gozamenerako hamaika proposamenekin.
IDEIA ETA PROPOSAMENAK
*Bidali zure proposamenak erredakzioakirikino@gmail.com helbidera eta webgunean argitaratuko ditugu
















