
Basoa proiektua/espazioa
Basoa argazkitan
Zer da Basoa?
Basoa espazioa Laudioko Isasi auzoak kokaturik dago, Laudio BHIren esparruaren baitan. Ondoan, Laudioko ortu komunitario eta ekologikoak kokatzen dira, non 2019tik, Kirikinok baratzea duen.
Testuinguru honetan, egun Laudio BHI ikastetxearen baitan Basoa espazioa bezala ezagutzen duguna, 25 urte baino gehiago zeramatzan erabilia izan gabe, bai naturgunea, zelaia, espaloiak, aterpeak eta baita kiroldegia ere.
2021eko martxoaren amaieran, Kirikino aisialdi taldeak herri mailan hezkuntza, elikadura burujabetza eta euskalgintza eragile askoren babesarekin proiektuak lehen bihotz taupadak eman zituen, Laudioko institutuaren babes eta laguntzarekin.
Martxotik irailera bitartean auzolanak izan ziren astero lekua txukundu eta berriro bizigarri bilakatzeko. Tartean, auto-finantziaziorako jarduera ezberdinak egon ziren, udalekuak eta udako kultur zikloa, besteak beste.
Irailetik aurrera, espazio eta proiektuaren sozializazio lanak nagusitu ziren, Basoaren aldeko eguna, bertso saioa, kontzertuak edota argazki erakusketa ibiltariaren bidez. Gainera finantziaziorako ere baliagarria izanik.
Azaroan aldiz, espazioa argiztatzeko diru bilketa kanpaina egin zen, eguzki energia bidez funtzionatzen zuten foko batzuen bitartez espazioa negu partean arratsaldeko jarduna ahalbidetu ahal izateko.
Basoan dauden azpi-proiektuak
Zuhaiztia
20 zihaitz espezie ezberdinetik gora barne biltzen ditu zuhaiztiak. Hauen katalogazioa egin dugu.
Landare aromatiko eta sendabelarrak
Romeroa, labanda, aloe vera, kalendulak, tomilloa... dira Basoko sendabelarren lorategian dauden landareetako batzuk. Tarteka ikastaroak eskaintzen dira.
Auzo-liburutegia
Norbanako eta kolektibo ugariren liburu ekarpenaz, genero anitz eta adin zein hizkuntza ezberdinetako liburuak ditugu.
Basoko txorien gida
Gaur egun Basoa espazioan 12 txori espezie bizi dira urte osoan zehar. Huen inguruko informazioa jaso dugu gida eta panel batean.
Boulderra
Espazioko gune batean eskaladarako pareta bat dago, harriekin osatua. Denon eskura eskura, jolasteko, entrenatzeko...
Basoa argitu dezagun
2021eko urria eta azaroa bitartean Basoa argitzeko dinamika ezberdinak garatu ziren eguzki energia bidez funtzionatzen duten foko batzuk eskuratzeko.
Basoko gertakariak
Txorien gida

Basoaren aldeko egitasmo kulturalak
Bertso saioa
Eguna: x
Lekua: x
Ordua: x
Kontzertuak
Eguna: x
Lekua: x
Ordua: x

Nola heldu Basora?
Laudio BHI (Basoa)
Isasi Bidea 3, Laudio, 01400