KOLABORAZIOA | Ekin korrikari
Asier Amondo
Horrela dio 22. KORRIKAk: Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute
hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun aktiboak behar ditu,
konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.
Gure hizkuntzak, euskarak, ekintzak eta praktika behar du. Euskara dakigunok erabili behar dugu.
Euskarak gure mingainetan dantzatu behar du KORRIKak gure herria astintzen duen moduan.
Euskarak egiten gaitu, ez hobeak ez txarragoak ezberdinak.
Gure hitzek egiten dute hizkuntza eta hiztun komunitateak egiten du herria.
Euskaldun izateko ez da askorik behar, euskaraz aritzearekin nahikoa da, era horretan gure kultura
ohiturak eta beste hainbat gauza gozatzeko aukera izango dugu.
Beraz, ekin! Euskaraz egin.
Hitzetik ekintzara salto, hitz egin eta ekin.
Orain da 22. tantoa egiteko unea, partida
irabazi behar da euskaraz eginez, eraginez
eta eginaraziz, nork bere tokitik eta
eginbeharretik ekinez.
Ikasle, ekin
Euskaldun, ekin
Erdaldun, ekin
Eragile, ekin
Agintari, ekin
ELKARREKIN
Gantxoz, bi paretaz zein botez, baliabide
anitzekin, eta guztiok hitza emanez.
Ekin, eragin eta eginarazi.
Ekin KORRIKAri