ARGAZKIAK
Lau egunez luaztu da udaberriko ekimena naturan. Jolasak, txangoak eta euripean jolasteko hamaika ideia izan dituzten hizpide egunotan Kirikinoren baratzearen bueltan elkatutako lagunek. Hemen udaberrilekuek eman dutenaren laburpen txiki bat irudietan
ARGAZKIAK | Urte berriko izotza apurtzeko, hamaika lagun batu ginen izotz pistako txangoan
03.01.2022
Hamaika lagun batu ginen atzo Bilboko izotz pistara joateko Kirikinok urtero antolatu ohi duen txango mitikoan. Txangoarekin ireki du 2022a aisialdi taldeak, aurki iragarriko ditu jarduera berriak.
Harrera beroa jaso zuten Mari Domingi eta Olentzerok bart Isasi auzoko Basoa espazioan. Ehun lagun inguru bildu ziren pertsonaiei harrera egin, gutunak eman eta Sorginlarrenen izaki mitologikoekin zein txokolate beroaz gozatzeko.
Kalabaza baten zozketa antolatu zuten Kirikinoren Basoko kideek iragan azaroaren 21ean, igandea, zozketako zenbaki saritua iragartzeko asmoz, egitarau oparoarekin jantzi zuten arratsaldea: ipuin-kontalariak, talo tailerra, haurrentzako motorrak eta mikrofono irekia, besteak beste.
ARGAZKIAK | Gau beltzeko kontakizunak iluntasunez bete du Basoa eta ihes-gela bihurtu Lamuza parkea
01.11.2021
Gau beltzeko ekitaldiarekin ekin zioten egitarauari atzo arratsaldean Basoa espazioan, euriari aurre eginez. Bideoak, kantuak, ohitura zaharrak eta bizitza ospatzen jarraitzeko aldarria gailendu zituen ekitaldiak.
Gau beltza prestatzeari ekin diote herritarrek, kalabazak eta trapu zahar artean eman zuten atzoko arratsaldea
Azken aste honetan lagun ezberdinek hartu dute parte Kirikinoren baratze eta basoan egindako udalekuetan. Natura ardatz izanik, sormena eta bizipoza lau haizetara zabaltzeko aukera paregabea.
Atzo arratsaldean auzolana egin zuten dozena bat lagun inguruk Kirkinoren baratze eta basoa desbrozatzeko eta atontzeko.
Gau beltzari begira kalabazak ereiteko lan eguna deitu zuten Basalarrina, Aiaraldeko berbalagunek, Laudioko deabruek, Sorginlarrenek, Kokoriko hezkuntza faktoriak eta Kirikino atseden taldeak.