Rokodromoa

Azkenaldian Basoa espazioan lekua eraldatzen hasi aurretik pareta batean zeuden hainbat presaren inguruan eskaladarako harri berriak gehitu dizkiegu rokodromoa era bat osaturik egon dadin. 

Lan hau auzolanean burutzen ari gara, dagoeneko gune bat eraberriturik dago eta honen finantzaleta burutzeko ekimen ezberdinak jarriko dira abian (zozketa, kultur ekimenen bat...). Helburua, inguruko eskalatzaileei gune bat eskaintzea da espazaioak berak erdizka zituen azpiegiturak konponduta, denon gozamenerako baliatuz.

Aurrerago erabili ahal izateko elkarbizitza pauta batzuk zehaztuko dira eta ordutegi edo giltza bat partekatuko da interesdunen artean. Oraindik nola antolatu erabakitzeko hainbat gauza daude zehazteke.

Rokodromo eraberrituaren konponketan edo erabileran laguntzeko interesa baduzu, izenemateakirikino@gmail.com helbidean edo 688726665 zenbakian jar zaitezke harremanetan antolakuntzako kideekin.