ESKULANEN TXOKOA
Etxeko argazkiei ukitu ezberdina emateko proposatzen dizugu hurrengo tailerra. Kalean topatutako adarrak txikitu, eta kola zuria edo silikona pistola erabilita, adarrak itsatsi argazki-markoaren inguruan. Opari ederra osatuko duzue.
Galtzagorriak egiteko eskulana
Galtzagorriak egiteko eskulana egiteko proposamena jaso dugu gure irakurle batzuen eskutik. Zuke ere zure proposamenak bidali ahal dituzu proposamenak@kirikinotaldea.eus helbidera.
Pinaburuekin apaingarriak sortzeko tailerra
Udazken eta negu aldera aurki ditzakegu inguruko baso eta pinudietan pinaburuak lurrean. Naturak eskaintzen digun elementu hau era ezberdinetan erabili dezakegu, tartean apaingarriak sortzeko.
Piperminak ontziratzeko tailerra
Piperminak izan dira baratzeko uztaren atal ugarienetakoa azken asteetan. Huek nola kontserbatu azaltzeko bideo hau sortu dugu: piperminak ontzirzatzeko tailerra, hain zuzen.
Origami bidez pinguinoa egiteko jarraibideak
Origami teknikaren bidez, pinguinoaren figura egiteko jarraibideak aurkituko dituzu jarraian. Argazkiko tolesdurak paper karratu batean eginez lortuko duzu pinguinoaren figura egitea.
Potato belar-buru egiteko argibideak
"Potato" belar-buru egiteko tutoriala osatu dugu honako bideoan. Bertan, beharreko materilak eta prozedurak azaldu ditugu.
Origami bidez igela egiteko eskulana
Origami bidez hamaika figura egin daitezke papera era ezberdinetan tolestuz, jarraian, igela egiteko jarraibide eta proposamena luzatzen dizugu.
Artaziak, paper ezberdinak eta iruimena lagun, hamaika plater sukaldatzeko aukera, paperezko txefak izanik, noski! Ideia ezberdinak jaso ditugu.
Lore lehorren konposizioa egiteko tailerra
Oraingoan, kalera ateratzeko aukera baliatuta, tailer berri bat proposatu nahi duzuegu.
Liburu markatzaileak egiteko ideiak
Liburuak irakurtzeko aukera paregabea dugu denboraldi honetan zehar, beraz, irakurtzeaz nekatzen garenean, orri martkatzaile bat jartzea proposatzen dizuegu, horrela irakurtzen jarraitu nahi dugun hurrengoan irakurketa non utzi dugun jakiteko.
Jarraian ikusi dezakezuen bideoaren bidez, "pintzetako munstroa" eskulana egiteko tutoriala osatu dugu. Bertan dituzue azaldurik eskulana egiteko beharrezko material eta prozedurak. Ondo pasa egin bitartean!