ERREPORTAJEA | Urduñako tokiko zuhaitz espezieak zaintzeko proiektua

12.09.2023

Iragan iraialren 8an Urduñako herri eskolako lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleak sagar eta udareak batzen egon ziren Urduñako udalak Euskal Herriko hazien sarearekin elkarlanean duen tokiko zuhaitz espezien zelaian. Ostiral honetan Josefinos ikastetxeko ikasleak bertaratuko dira.

Euskal Herriko Hazien sareak Urduñako udalarekin elkarlanean, tokiko sagarrondo eta madariondo barietateak birlandatu zituen orain urte batzuk udalaren zelai honetan. Azken urteetan irailaren hasieran, herri eskolako LH5. mailako ikasleekin sagarrak batzen dira. Hala ere, ostiral honetan, lehenbiziko aldiz bertaratuko dira Josefinos ikastetxeko ikasleak, proiektuan alea jartzera.

Sagarrak batu ondoren, batutakoa dastatzen da, fruta bera, mermelada eta zuku bezala. Partaide batzuk hau egiten duten bitartean, beste batzuk, jasotako sagarrekin zukuaren prozesua egiten da, elikagaiak denboran kontserbatzearen prozesua ezagutuz eta honek duen garrantzia azpimarratuz. Ekoitzitako zukua Uruduñako udalak antolatzen dituen ekimenetan erabiltzen da.