PROPOSAMENA | Elurrarekin jolaserako hamaika aukera!

18.01.2023

Zuri zuri ditugula inguruetako mendiak, auzoak eta parkeak, jolaserako hamaika aukera ditugu elurrarekin. Zientzia ere egin dezakegu eta koloreetako elurra egin adibidez. Hori egin dute zientzia taldeko kideek, begiratu zeinen elur berezia lortu duten!

Gogoratu elurrarekin jolastea ez dela arazo bat. Ondo babestu, arropa apropos eta epela jantzi eta ekin jolasteari, lera hartu eta gozatu!