ALBISTEAK

Martxoaren 1ean egingo du Kirikino taldeak hilabeteko auzolana, taldeak kudeatzen duen ortuan. Aurreko edizioan bezala, haurrei ez ezik, nerabe, gazte eta helduei zuzendutako ekintza izaten jarraituko du.

Sahararen aldeko euskal karabana Laudiotik ere igaroko da. Elikagai bilketak egongo dira Laudioko supermerkatu ezberdinetan, Eroskin eta Berriaken esaterako. Urtarrilaren 31an eta otsailaren 1ean gauzatuko dira bilketak. Kirikino taldeko kideak ere han izango dira.