Kirikino Atseden Taldeak urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egiten du

28.01.2020

Datorren urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak lan, pentsio eta bizitza duinen alde deitu duen greba orokorrarekin bat egitea erabaki du Kirikino Atseden Taldeak.

Atseden taldeko kideek gogorarazi nahi dute Laudion eskualdeko beste hainbat herrietan bezala, Basalarrinan haurrei zuzendutako zaintza gune komunitarioa egongo dela. Ondorengo irudian informazio gehiago: