
Zer da Kirikino?
1984an Laudioko gazte batzuk, bestelako aisialdi eskaintza bat sustatzeko asmoarekin sortu zuten Kirikino Atseden Taldea Elkartea.
Ibilbide oparoa izan du geroztik eta Aiaraldeko eta Euskal Herriko txoko ezberdinetan jarduerak antolatuz, beti euskaratik eta euskaraz eta auzolanean.
KIRIKIBERRIAK
Piper erreak eta baratzeko udazkeneko auzolana izango dira urriaren 17 eta 18an Basoa gunean
13.10.2026
Udazkenean murgildurik, Kirikinoren baratzeko piperrak jasotzen amaitzeko eta ondoren hauek erre eta kontserbatzeko tailerra egongo da larunbat goizean, urriak 17. Igandean berriz, baratzeko azpiegiturak berritzeko eta konpontzeko auzolana burutko da
Azaroaren 14 eta 15eko asteburuan izango da ikasturteko lehenbiziko egonaldia, aurten aldaketa ezberdinekin, euskarazko aisialdi hezitzailea sustatzeko asmoz
Kirikiagenda
Azpiko botoian Kirikinok hurrengo hilabeteetarako prestatutako asialdi eskaintzaren txostena eskuratu dezakezu.






