Martxoko baratzeko txangoa, adin guztietarako zabalik

03.03.2020

Kirikino Atseden Taldearen irudia.
Kirikino Atseden Taldearen irudia.

Haur, nerabe, gazte zein helduak daude gonbidaturik Kirikinok martxoaren 20an antolatu duen baratzeko txangora.

Ohikoan bezala, Ugarteko plazan emango zaio hasiera jarduerari, 17:30etan hain zuzen ere. 19:00etan ordea, emango zaio amaiera hasitako leku berean, Ugarteko plazan.

Txango hau, dohakoa izango da kirikinoko bazkide zein bazkide ez diren horientzako ere.

Izen emateari dagokionez, parte hartu ahal izateko halabeharrez eman beharko da izena. Horretarako, bi aukera egongo dira, alde batetik, posta elektroniko bidez, izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat idatzita edo hemen klik eginez eman ahal izango da izena. 

Martxoaren 19a izango da izena emateko azken eguna. Plaza kopurua mugatua izango da.