Kirikinok bere jarduna etengo du aldi baterako

Kirikino Atseden Taldeak datozen egunetarako programatuak zituen jarduerak atzeratuko ditu segurtasun neurri gisa.

Jakingo duzuenez, Covid19 birusa dela eta Kirkinok bere ohiko jarduna bertan behera utziko du, segurtasun neurriak direla medio. Hala baina, hilabete honetarako prestatuak genituen ekintzak atzeratuko ditugu. Egoera bere horretara itzultzen denean, atzeratutako guztia berriro antolatuko dugu. 

Sor daitekeen edozein zalantza argitze aldera, izenemateakirikino@gmail.com helbidea eta 688726665 zenbakia izango dira abian berrogehialdiaren bitartean.