Apirilaren 15etik 17ra bitartean udaberrilekuak antolatuko ditu Kirikinok Laudion

03.03.2020

Kirikino Atseden Taldearen irudia.
Kirikino Atseden Taldearen irudia.

Udaberrilekuak antolatu ditu Kirikinok datorren apirilaren 15, 16 eta 17 egunetarako. Jarduerak 09:30etan hasi eta 13:30etan bukatuko dira.

Parte hartzaileei dagokienez, 2006 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute, eta taldeko kideek jakinarazi dutenez, parte hartzaileen plaza kopurua mugatua izango da.

Prezioa eta izen ematea

Udaberrilekuetan parte hartzeko, Kirikinoko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, aldiz, taldearen bazkide ez direnak, 35 euro ordaindu beharko dituzte.

Jardueretan parte hatu ahal izateko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, horretarako, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke, edo hemen klik eginez ere eman daiteke izena. Apirilaren 5a izango da izena emateko azken eguna.

688726665 zenbakian izango dira argituak zalantza guztiak.