Auzolanarekin emango diote hasiera martxoari

25.02.2020

Martxoaren 1ean egingo du Kirikino taldeak hilabeteko auzolana, taldeak kudeatzen duen ortuan. Aurreko edizioan bezala, haurrei ez ezik, nerabe, gazte eta helduei zuzendutako ekintza izaten jarraituko du.

Kirikinoko hezitzaileek hamaiketako prestatuko dute bertaratzen diren pertsonentzako.

Jardueran parte hatu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da, horretarako, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke edo hemen klik eginez eman daiteke izena. Zalanatzak argitzeko 688726665 zenbakia abian da.