Galtzagorriak egiteko eskulana

Galtzagorriak egiteko eskulana egiteko proposamena jaso dugu gure irakurle batzuen eskutik. Zuke ere zure proposamenak bidali ahal dituzu proposamenak@kirikinotaldea.eus helbidera.

Beharrezko materiala

  • Irina  
  • Puxika txikiak
  • Garbantzu guxti batzuk
  • Artilea edo kotoi zuria
  • Kola
  • Oihal gorri zati bat

Urratsez urrats

  1. Puxika txikia irinez bete eta korapilo bat egingo diogu 
  2. Puxikan kola bota eta artile edo kotoi zatiak itsatsiko ditugu 
  3. Artile edo kotoiaren gainean garbantzu bat jarriko dugu. Ipotxaren aurpegiko zer atal izango da? 
  4. Justu garbantzuaren gainean (garbantzua estali gabe) oihal gorriarekin txano bat egingo diogu.