ESKULANA | Maskarak paperezko poltsekin

31.05.2022

Paperezko poltsekin maskarak egitera gonbidatu nahi zaituztegu . Buruan sartzeko moduko paperezko poltsak badituzue, sor itzazue maskarak, marraztu, itsatsi, moztu... gozatu! 

MATERIALA

  • Paperezko poltsak (buruan sartzeko modukoak)

  • Guraizeak

  • Kola beroa

  • Margoak

PRESTAKETA

  1. Irten kalera eta aurkitu maskaran itsasteko moduko elementuak, natur elementuak izan daitezke edo bestelakoak.
  2. Hartu paperezko poltsa bat sartu buruan eta kokatu begiak! marraztu begiak dauden lekua.
  3. Izan aske eta sortu zuen maskara propioa, erabili rotulki, arkatz edo margoak.
  4. Apaindu nahi beste maskara, erabili nahi duzuen teknika, guk elementu ezberdinak itsatsi ditugu.
  5. Hona Txipistin egitasmoko lagunek osatutako maskarak, ea zuek nolakoak sortzen dituzuen!!

Edukiak Guraso.eus webgunetik ekarriak zian dira Creative Commons lizentziari esker.