Paperezko txefak tailerrerako ideia ezberdinak jaso ditugu

05.05.2020

Artaziak, paper ezberdinak eta iruimena lagun, hamaika plater sukaldatzeko aukera, paperezko txefak izanik, noski! Ideia ezberdinak jaso ditugu.

MATERIALA

  • Artaziak
  • Koloretako paperak
  • Oparietarako paperak
  • Aldizkari paperak
  • Errotulkiak
  • ...eta okurritzen zaizuen beste edozer!

Jateko erabiltzen ditugun elementu ezberdinak paper edo kartulina baten gainean irudikatzea eta bertan jateko erabiliko diren jakiak artazien eta irudimenaren laguntzaz egitea proposatzen dugu.

Ideia batzuk jaso ditugu hurrengo irudietan, baina ziur, zuen buruetan jolas honetarako ideia gehiago izango dituzuela!

*Olgetaren irudiak.