Kirikinoren baratzea

BARATZEKO AZKEN IRUDIAK

PODCASTAK

Podcast saioa

Estreinatu berri dugun baratza atalaren inguruko xehetasunak azaldu ditu Ander Cormenzanak

Apirileko podcasta entzun

HILABETEKO ESAERAK

  • Buruila udaren buztana eta neguaren hastapena
  • Agorrilak ontzen, buruilak biltzen
  • Buruila euri, berrogei egun euri
  • Maiatzako perrexila urte osorako, eta irailekoa betirako

BARATZAREN INGURUKO ALBISTEAK

Zer dago baratzean orain landatuta?

Hilabete honetan baratzean ladatuta duguna ikusi dezakezu ondorengo irudietan, eta landare bakoitzaren izena ezagutu

BARAZKIAK

UHAZA BERDEAK ETA HARITZ-UHAZAK

Urte osoan zehar ditugu. Orain arte kalean izan dira beti, baina 2020ko apiriletik aurrera negutegian ere. Uzta urte osoan zehar izaten dugu.



TIPULINA ZURI ETA GORRIAK

Tipulinak abenduan landatu genituen, ortuko espazio bakarrean daude.


PATATAK

Martxoan landatu ziren patatak, bi espazio ezberdinetan. Arabako patata gorria eta patata arrunta barietateak ditugu une honetan.


FRUTA LANDAREAK ETA ZUHAIXKAK

MARRUBIAK

Une honetan ortuko hiru espazio ezberdinetan daude marrubiak. Hauen uzta garaia hasi berri da. Urte bete daramete landare gehienak ortuan.

MUGURDIA

Baratzera ekarri berri ditugu eta oraindik ez dira landatuak izan.


AHABIA

Irudian ikusten diren beheko aldeko bi landareak dira. Baratzera ekarri berri ditugu eta oraindik ez dira landatuak izan. 


SENDABELARRAK ETA LANDARE AROMATIKOAK

PERREXILA

Urte osoan zehar dago perrexila ortuan, baina hilabete epeletan egoten da jasotzeko aukera. Bi espazio ezberdinetan dago landatua, barietate komunekoa.


ERROMEROA

Bi erromo landare daude ortuan, bata lurrean andatuta eta bestea lorontzian. Urte osoan zehar dago erromoa eskura.


MENTA

Egun menta arrunta eta txokolate menta daude, baratzeko sendabelarren bankalean.


LAVANDA

Lavanda landare bakarra daukagu baratzean. Lorontzi batean dago momentuz eta apiriletik dago gurean.

ALOE VERA

Aloe vera landare batzuk daude ortuan, ekarri berriak dira. Lorontzietan daude.


LORE-LANDAREAK

MARGARITAK

Lore mota hau baratzaren bi espazio ezberdinetan dago, bankal eta lurreko lorontzi handian. Zuri, laranja eta more kolorekoak aurki daitezke ortuan.


GERANIOAK

Urte bat daramate geranioek baratzean, gurpiletan daude landatuta eta udazkenean hosto eta adar garbiketa egin zitzaien.


UDABERRI-LORE GOIZTIARRA

Abenduan jaso genituen landare hauek eta ordura arte ondo mantendu dira.

...eta hazitegian?

Espazio honetan, baratzeko hazitegiaren egoera eta une honetan ereiten ari diren kimuen inguruko informazioa aurkituko duzu.

HAZITEGIKO KIMUAK

  • Azenarioak
  • Perrexila
  • Espinakak

IRUZKINAK