Hazi eta landare truke azoka udaberriko baratzeko eskaintzako berrikuntza

17.03.2021

Kirikinoren baratzeko lantaldean egitasmo berriak sortzeari ekin diogu, herritarren arteko sareak eta komunitatea eratzen jarraitzeko asmoz.

2019tik, Laudioko udal baratze ekologikoetan espazioa dugu, abian dugun elikadura proiektura garatzeko: elikagaien ziklo osoa jarraitzea, hazia ereiten dugunetik, sukaldatu eta jaten dugun arte, haur, gazte eta helduekin.

Egitasmo berrietako bat, apirilaren 25 goizean antolatu dugun "landare truke azoka" da. Partekatu nahiko zenukeen landarerik duzu? Guk bai! Egin dezagun Kirikinoren baratzeaz trukerako espazio bat, zeinetan landareez eta landare-zaintzaz gozatu.

Animatu eta parte hartu, gonbidatuta zaude!

Informazio gehiagorako baratzea@kirikinotaldea.eus helbidera idatzi dezakezu.