Otsaileko auzolanek berpiztu dute baratzea

16.02.2021

Otsaileko hilbeteak, lurra hi bete dio esaera zaharrak, amalurra makilekin astindu eta kantuekin epledu ostean, bizi-bizirik da baratzea eta urtarrileaan aurki zitezkeen landare berdinak daude otsailean ere. 

Auzolanak izaten ari dira nagusi otsailean zehar, izan ere, landare aromatiko eta sendabelarrak atontzeko egindakoez gain, jolasparkea eraiktze bidean urratsak ematen jarraitu dute baratzeko lantaldeko kideek. 

Otsailaren 20 eta 27an, 10:00etatik aurrera izango dira baratzean bertan jolasparkearekin jarraitzeko hurrengo urratsak, parte hartu nahi duenak, ondorengo estekan adierazi dezake noiz egin nahi duen, haur, heldu eta gazteei zabaldutako proposamena da honakoa.