ARGAZKIAK
Urtea ixteko, Kirikinoko kideok Gasteizko izotz pistara txangoa egin genuen. Lineako busa hartu eta Aranako hiriburuko izotz pista gainean ibili ginen jolasean goizean. Ondoren Florida parkean bazkaldu genuen eta tranbian autobusera itzuli ginen Laudiora etortzeko bazkalostea jolasten eman ondoren.
Giro paregabean eman dugu asteburua Tertangako aterpetxean, jolasak, barreak, txantxak, tarteka sukaldatu eta txangotxoak eginez. Hemen daude asteburuan zehar ateratako zenbait argazki:
Giro ederrean eta familiartekoan borobildu genuen basoaren aldeko asteburua, ostiralean ukendu eta talo tailerrarekin eta amaitzeko Burbuilak taldearen kontzertuarekin. Larunbatean ordea, sukaldaritza tailerra, bazkaria, muraletatik bisita eta amaitzeko baratze tailerra.
Dozena erdi lagun pasatxo izan dira Kirikinoko udalekuetan udari freskura emateko osagai nagusiak. Lau eguneko Tertangako egonaldian aspertzeko tarterik ez da egon, igerilekuak, erreka, izozkiak, patinete lasterketak, ohe-elastikoa... Hauen dira egonalida laburbiltzen duten irudietako batzuk.
Baratze tailerra egin zutuen atzo arratsaldean Kirikinoren baratzean eta Basoa espazioko landa guneetan. Lagun ugari bertaratu ziren arratsalde eguzkitsua lagun, moztutako belarra bildu, marrubiak trasnplantatu eta patatak landatzera, askaria tarteko.
ARGAZKIAK | Basoak bi uarte bet dituela ospatzeko: mural berria, bazkaria eta Iruneren kontzertua
30.03.2023











