ALBISTEAK
Ikasturte berriari aurre egiteko eskolaz kanpoko jarduera ugari prestatu ditugu Kirikinotik aisialditik eragiten jarraitzeko. Gehienak urrian hasiko dira, informazio guztia jaso dugu jarraian.
Ekaina amaieran eman genion hasiera egitasmoari, irailaren 4ra bitartean. Tarte honetan 45 argazkitik gora jaso ditugu. Uda honetan ere, hamaika aisialdi aukera uztartu dituzte lehiaketako partaideek haien lanen bitartez. Lehiaketako sarituak datozen egunetan iragarriko dira, dagoeneko aurkeztutako lan guztiak ikus daitezke.
Tertangako egonaldia eta udalekuak naturan eskainiko ditu Kirikinok aisialdi hezitzailea sustatzeko
10.05.2022
Udaleku eskaintza bikoitza proposatzen dute Kirikino aisialdi taldeko kideek 2022ko udari aurre egieko: Tertangako egonaldia abuztuaren 19tik 22ra bitartean eta udalekuak baratzean abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean.
Igande eguerdian burutuko da landare eta liburuen truke azokaren bigarren edizioa Kirikinoren baratzean eta Laudio institutuko Basoan, ipuin kontalari eta sendabelar tailerraz lagunduta
Aurten ere natura izango dute hizpide udaberrilekuen hirugarren edizioa, apirilaren 19, 20, 21 eta 22an Kirikinoren baratzeko jolasparkean gauzatuko direlarik.