Udazkeneko egonaldia egingo dugu Tertangako aterpetxean, azaroaren 24tik 26ra bitartean

01.11.2023

Azaroaren azken asteburuan izango da 2023ko udazkeneko egonaldi itxia Tertangan, gozamenerako eta jolaserako aukera anitzekin burutuko da asteburu pasa.

Urriaren 24tik 26ra bitartean Tertangako etxean burutuko da egitasmoa, 2008-2014 urteen artean jaiotako haurrentzat. Proposamenaren baitan garraioa, otorduak, aterpea eta zaintza barne sartzen dira. Askotariko jolasak izango ditu izpide hiru egun eta 2 gauko egitasmo itxiak, partaideen arteko elkarlana sustatuz.

Prezioari dagokionez, bazkideak 80€ ordaindu beharko dituzte, aldiz, ez-bazkideak 90€ren truke gozatu ahal izango dute egonaldiaz.

Egonaldiko izen ematea
Egonaldiak plaza mugatuak izango ditu eta egitasmoan parte hartu ahal izateko, azaroaren 24a baino lehen eman beharko da izena izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Zalantzak argitzeko 688 72 66 65 zenbakia egongo da erabilgarri aste egunetan zehar, hemendik eta izen ematea ixten den arte.