Gasteizko izotz pistara txangoa eginez itxiko dugu urtea Kirikinon

20.12.2023

Urtea amaitzeko txangoa antolatu dute Kirikino taldeko kideek, Gasteizko izotz pistara joateko eta egun pasa egingo dute Arabako hiriburuan.

Abenduaren 29an izango da txangoa. Goiz jaiki beharko dira parte hartzaileak, izan ere, 9:30etan batuko dira denak Laudioko institutuko autobus geltokian Gasteizera abiatzeko. Bidaia, lineako autobusean burutuko da eta Gasteizko Florida parkeko izotz pistan patinatuko dute parte hartzaileek.

Hitzordura, motxilan besteak beste eraman beharko dituztenak, bazkaria eta eskularruak izango dira. Bazkalondoren berriz, Gasteizko parke batzuetan jolas eta dinamika desberdinez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Itzulera, autobusez izango da baita ere, eta familiekin 17:30etan batuko dira haurrak Laudioko institutuko autobus geltokian.

Izen ematea eta prezioa
Kirikinoko bazkideak diren horiek, 10€ ordaindu beharko dituzte txangoagatik, bazkideak ez diren horiek aldiz, 15€. Izena emateko azken eguna, abenduaren 27a izango da eta txangoak plaza mugatuak izango ditu. Izena emateko, mezu bat bidali beharko da izenemateakirikino@gmail.com helbidera eta zalantza guztiak 68872665 zenbakian argituak izango dira.