Oles egitera aterako dira dozenaka lagun amalurra esnatu asmoz

02.02.2023

Beste urte batez, Amalaurra uzta garaiaren ondoren lotan da. Neguaren amaiera hurbiltzen dela, amalurra esnatu beharko dugu ezta? Gurekin batera egitera animatuko zara? 


Egitarau oparoa prestatu dute Laudioko ikastetxeetako (Laudio ikastola, Lamuza eskola, Milagrosa eskola eta Lateorroko eskola), Basalarrina eta Kirikinoko kideek ostiral eta larunbaterako:

Otsailaren 3an, 18:00etatik aurrera Oles egiteko kanten prestaketa (entsegua), enparantzan

Otsailaren 4an, 17:30etan, Lamuza plazatik: amalurra kantuz esnatu ...ondoren, askaria enparantzan
*(norberak zerbait ekarri beharko du partekatzeko)

Parte hartzeko inprimakia osatu dut eta jendearen eskura utzi dituzte kantatuko diren kantu eta letrak. Aipatzea jarduerak ez duela adin mugarik izango eta hortaz, adin guztietako jendea ongi etorria izango da ekimenera.

Egitasmoaren kartela