Gure balioak
Zuekin batera, Kirikino etengabe eraldatzen da. Ekintza eta egonaldi bakoitzetik irakaspen berriak jasotzen ditugu. Badira norabidea ematen diguten ardatzak, hauek jarraituz egiten dugu gure bidea.
Euskaraz bizi gara. Kirikinotik aisialdiak duen euskalduntze gaitasunean sinisten dugu! Beraz, gure hizkuntza gaitasunak direnak direlarik ezinbestekoa da sinismen hori partekatzeko lan irmoa egitea.
Ingurunea ere hezitzailea da eta gure proiektuaren parte da. Hortaz hezten gaituen ingurunea zaintzeko lanean dihardugu. Zaindu ditzagun gure inguruko auzoak, ingurune natural, baliabideak, materialak eta bestelakoak.
Feminismoa ibilgailu. Egunerokoan hezitzaile taldean, haurrekiko dugun begiradan, ekintzetan, erabakietan feminismotik ekiten dugu. Kirikinok aisialdi feminista eskaini dezan.
Lanean jarraitzen dugu Kirikino zein Kirikinoko komunitateak egiten duen lan bolondresari esker. Eskerrik asko zuen aitortza eta konfiantzagatik, segi dezagun egunerokoan proiektu honi ekarpenak egiten. Bitartean, gurekin harremanetan jartzeko kirikinolaudio@gmail.com zein plaza, puzgarri eta eskualdeko beste hainbat txokoetan murgilduta topatuko gaituzue.

