Piper erreak eta baratzeko udazkeneko auzolana izango dira urriaren 17 eta 18an Basoa gunean
Udazkenean murgildurik, Kirikinoren baratzeko piperrak jasotzen amaitzeko eta ondoren hauek erre eta kontserbatzeko tailerra egongo da larunbat goizean, urriak 17. Igandean berriz, baratzeko azpiegiturak berritzeko eta konpontzeko auzolana burutko da
Asteburu potentea dator Kirikinoren baratze eta Basoa gunean, izan ere, larunbatean, urriak 17, piper erreak egiteko tailerra egongo da. Basoa gunean 11:00etan elkartuko dira parte hartzaileak eta baratzera bertaratuko dira otzarak bete eta ondoren Basoko egurrezko labean erreko dira piperrak ondoren kontserbatzeko.
Biharamunean, urriaren 18an, igandean, baratzeko azpiegituretan konponketak eta landare aldaketak egiteko tartea hartuko da auzolanaren bidez, era honetan neguko baratzea prestatzen hasiko dira Kirikinoko kideak. 11:00etan hasiko da auzolana.
Bi ekintzetan parte hartzea irekia da eta adin guztietako kideak bertaratu daitezke tailer zein auzolanetan parte hartzera. Bertaratzekoa zarela jakinarazteko, 688726665 telefono zenbakira mezu bat bidali dezakete interesa duten pertsonek.
