Zabalik da Laudioko aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea
Urriaren 23ra bitartean luzatuko da Laudioko aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea. Kirikino eta Urtxintxa eskolaren arteko elkarlanaren fruitu da ikastaroa, euskara, feminismoa eta parte hartzea ardatz dituena
Ikastaroa azaroa eta apirila bitartean garatuko da, 9 asteburutan eta 3 egonaldi eginez aterpetxeetan. Parte hartzeko ezinbetsekoa izango da DBH egina izatea eta gutxienez, 17 urte izatea edo 2026 urtean zehar betetzea. Baita euskaraz aritzeko gaitasuna izatea ere, izan ere, ikastaroa bere osoatasunean euskaraz garatzen baita.
Ikastaroko asteburuetako saioak Laudioko Basoa gunean burutuko da (Laudio instituaren goiko eremuaren baitan). Ordutegiei dagokienez, asteburuetako saioak 9:00etan hasi eta 15:00etan amaitzen dira. Aldiz, egonaldietako ordutegia larunbateko 10:00etatik hurrengo eguneko 14:00ak bitartean izaten dira. Guztira 150 ordu teoriko dira eta 160 ordu praktiko. Ikastaroaren egutegia hemen ikusi daiteke.
Plaza mugatuak ditu ikastaroak eta 485€ko prezioa du, nahiz eta ikastaroaren alde teorikoa gainditzen duten kideei matrikularen zati bat bueltatatuko zaien, Arabako Foru Aldundiaren eskutik. Zalantzarik izanez gero, 944 320 445 telefonoan edota eskola@urtxintxaeskola.eus email helbidean galdetu daiteke.
