Turroi tailerra egingo dute igande arratsaldean Basoan

10.12.2025

Negua ate joka dugun honetan, Kirikinoko kideek turroi tailerra antolatu dute igande arratsalderako Basoa gunean 

Abenduaren 14rako turroi tailerra antolatu dute Kirikino aisialdi taldeko kideek Basoa gunean. Tailerra adin guztietara irekia izango da eta parte hartzaileek turroia egin eta dastatzeko aukera izango dute. Doako ekintza izango da eta 17:00etatik aurrera izango da, Basoko sukaldean.