Neguko Tertangako egonaldia, otsailaren 20tik 22ra bitartean

12.02.2026

Kirikinotik ikasturtean zehar hainbat asteburu pasa antolatu ohi ditugu. Hauen xedea, haurrek, hiru eguneko euskarazko aisialdi eskaintzaz gozatzea da, auzolana, talde lana, natura, hezkidetza eta zaintza bezalako balioetan oinarrituz

Neguko Tertangako egonaldia

Otsailaren 20, 21 eta 22 egunen bitartean Tertangako aterpetxean eta herrian burutuko da egitasmoa. 20012-2019 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako eskaintza da.

Prezioa eta izen ematea
Barnetegiagatik, Kirikinoko bazkideak 85€ eta Kirikinoko bazkideak ez direnak 95€ko ekarpena egin beharko dute. Egonaldia baino hilabete bat lehenago zabalduko da izen emateko epea eta otsailak 17 izango da izena emateko azken eguna. Plaza mugatuak daude eta izenemateakirikino@gmail.com helbidearen bidez izena eman daiteke. Zalantzak 688 726 665 zenbakian argituko dira (14:00-18:00). Familia bilera egingo da txangora joan aurreko astean.