Neguko solstizioa Basoa gunean, ikazkin eta akelarre artean

10.12.2025

Udazkenaren amaiera eta neguaren etorrera erdigunean izango dute abenduaren 20an Basoa gunean, egitarau oparoarekin

Kirikino aisialdi taldea eta Berbalaguneko kideen artean antolatu dute aurten ere Basoko neguko solstizioa. Ohikoan bezala, gaztaina erreak, txokolate beroa eta ipuin kontalaria ez dira faltako. Abenduaren 20an izango da zita Laudioko Basoa gunean, 17:00etatik 19:30ak bitarte. 

Urtero bezala, ikazkinaren bisita jasoko dute bertaratzen diren kideek, ondoren elkarrekin akelarrea osatuko da. Arratsalde osoan zehar Kalaka egurrezko jolasez gozatzeko aukera egongo da.