Gasteizko izotz pistara txangoa egingo dute Kirikinoko kideek abenduaren 29an

16.12.2025

Abenduaren 29 arratsaldean joango dira Kirikinoko kideak Gasteizko Florida parkeko izotz pistara

Abenduaren 29an izango da txangoa. Goiz bazkaldu beharko dute parte hartzaileak, izan ere, 15:30etan batuko dira denak Laudio instutuko autobus geltokian, Gasteizera abiatzeko. Bidaia, lineako autobusean burutuko da eta Gasteizko Florida parkeko izotz pistan patinatuko dute parte hartzaileek.

Hitzordura, motxilan besteak beste eraman beharko dituztenak, askaria eta eskularruak izango dira. Merienda ondoren berriz, Gasteizko parke batzuetan jolas eta dinamika desberdinez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Itzulera, autobusez izango da baita ere, eta familiekin 20:00etan batuko dira haurrak Laudio institutuko autobus geltokian.

Izen ematea eta prezioa

Kirikinoko bazkideak diren horiek, 12€ ordaindu beharko dituzte txangoagatik, bazkideak ez diren horiek aldiz, 17€. Izena emateko azken eguna, abenduaren 20a izango da eta txangoak plaza mugatuak izango ditu. Izena emateko, mezu bat bidali beharko da izenemateakirikino@gmail.com helbidera eta zalantza guztiak 68872665 zenbakian argituak izango dira.