Udazkenaren etorrerarekin batera etorri zaigu urria. Nabarmenak dira azken egunetan gertatu diren aldaketak baratzean, irudietan ikus ditzakezue argiago.
Kirikinoren baratzea
2019ko udaberritik Kirikino aisialdi taldeak baratzea du Laudioko udal ortu komunitarioetan. Bertan, adin guztietara bideratutako tailerrak burutzen dira asteburuetan, jaten dugunaren gaineko kontzientzia hartzea helburu eta naturarekin dugun harremanetan eragiteko asmoarekin.
Parte hartzeko, 688 726 665 zenbakira idatzi bertaratuko zarela abisatuz eta zalantzak izatekotan bertatik argituko dira.
Baratzeko jolas-parkea
2019an baratzean hasitako ibilbidean, beti izan dugu buruan espazioan leku bat uztea atsedenerako, jolaserako, komunitatea eratzeko...
Hori dela eta, 2020ko neguan haur, gazte eta familiekin prozesu parte hartzaile bat abiatu genuen lekuaren nondik norakoak zehazteko. Ondoren auzolanari ekin genion.
Tipia, liburutegitxoa, atseden tokia, bankuak, sarea, aretokia eta zirkuituak osatzen dute jolasparkea besteak beste.
Baratze tailerrak hilabetero
Baratzeko albisteak
Udazken giroan murgildurik dago baratzea eta urria agenda betearekin dator. Irailaren amaieran egindako asanbladaren ostean, lantaldea indartzeko proposamen berrien artean, ate-irekiak egingo dira 4an 17:30etan.
Asanblada irekia iragarri dute baratzeko lantaldeko kideek datorren irailaren 27rako, arratsaldeko 18:00etan Laudioko erabilera anitzeko aretoan (herriko plazan) izango du leku zitak.




