Asanblada irekiaren bidez indartu nahi du Kirikinok baratzeko lantaldea

25.09.2020

Asanblada irekia iragarri dute baratzeko lantaldeko kideek datorren irailaren 27rako, arratsaldeko 18:00etan Laudioko erabilera anitzeko aretoan (herriko plazan) izango du leku zitak.

Ikasturtean zehar baratzeko dinamikak atontzen lagunduko duen talde anitza sortzea da asanbladako xedea. Informazio gehiago iragarriko da igandean 18:00etatik aurrera aipatutako lekuan. Parte hartu nahi eta bertaratzea ezin badu inork, 688726665 zenbakian adierazi daiteke prestutasuna.

Orain arteko lantaldeak azpimarratu nahi du, familian zein lagun artean egiteko jarduera bat dela baratzea eta horregatik ateak irekiak dituzte adin ezberdinetako jendeari.

Asanbladatik ate irekietara

Ate irekiak antolatu du Kirikinok baratzea ezagutzera emateko asmotan datorren urriaren 4an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera zabalduko dituzte ateak lantaldeko kideek.