Sasoiko produktu eta landare batzuk
Uda sasoiko landare eta barazki batzuen inguruko datu batzuk jaso ditugu datozen lerroetan
2019ko udaberritik Kirikino aisialdi taldeak baratzea du Laudioko udal ortu komunitarioetan. Bertan, adin guztietara bideratutako tailerrak burutzen dira asteburuetan, jaten dugunaren gaineko kontzientzia hartzea helburu eta naturarekin dugun harremanetan eragiteko asmoarekin.
Parte hartzeko, 688 726 665 zenbakira idatzi bertaratuko zarela abisatuz eta zalantzak izatekotan bertatik argituko dira.
2019an baratzean hasitako ibilbidean, beti izan dugu buruan espazioan leku bat uztea atsedenerako, jolaserako, komunitatea eratzeko...
Hori dela eta, 2020ko neguan haur, gazte eta familiekin prozesu parte hartzaile bat abiatu genuen lekuaren nondik norakoak zehazteko. Ondoren auzolanari ekin genion.
Tipia, liburutegitxoa, atseden tokia, bankuak, sarea, aretokia eta zirkuituak osatzen dute jolasparkea besteak beste.
Uda sasoiko landare eta barazki batzuen inguruko datu batzuk jaso ditugu datozen lerroetan
Udazkenerako prestatzen hasi da Kirikinoren baratzea. Oraintxe bertan baratzeko ergoera azaltzen duten irudiekin osatutauko bideoa prestatu dugu.
Baratzeko lantaldeak erronka berriak ditu datorren irailean zehar egiteko, datozen egunetan hauen berri ematen joango dira. Irudi batzuen bidez jaso dugu irailaren hasieran baratzeak duen itsura.