[BIDEOA] Baratzea udazkenean murgildurik dago, urriko bideoa
01.10.2020
Udazken giroan murgildurik dago baratzea eta urria agenda betearekin dator. Irailaren amaieran egindako asanbladaren ostean, lantaldea indartzeko proposamen berrien artean, ate-irekiak egingo dira 4an 17:30etan.
Udazkeneko auzolana aldiz, 18an, 11:00etan izango da. Hilabetea amaitzeko eta ohitura zaharrak berreskuratu aldera eta gau beltzaren testuinguruan, 31an 11:00etatik aurrera kalabazak jasotzeko auzolana eta apaintzeko tailerra egingo da.