Gaur burutu dute ikasturteko lehenbiziko baratzeko txangoa, horretarako lagun batzuk batu dira arratsaldean zehar ellakuriko landa eremuan. Landare berriak landatu, askaldu eta uzta jaso zein ureztatzea izan dira egin diren lan nagusiak. Hurrengo txangoa, azaroaren 9an izango du leku.
ARGAZKIAK
[ARGAZKI GALERIA] Kirikinoko irudi zaharrak
10.09.2019
Kirikino atseden taldeak, bere 35. urteurrenerako artxibotik eskuratutako irudien bilduma da honakoa, 2019ko irailaren 7an, Laudioko Lamuza parkeko kasinoan ikusgai izan ziren argazkiak, zehazki.
Egitarau oparoaz gozatu zuten Kirikinon egondako belaunaldi ezberdinek, bai hezitzaile zein parte hartzaileek
2018ko abenduaren 26tik 28ra bitartean antolatu genituen Sormen negulekuak, 2007 - 2013 urteetan zehar jaiotako haurrei zuzenduak, helburu nagusi bezala sormena lantzea, eta horretaz gain, euskara, autonomia eta elkarlana, hau gune ezberdinak baliatuz.






