Basoko jaian arratsalde ederra eman zuten Kirikinoko lagunek, eta Piano taupadak taldeak egunari itxiera ezinhobea eman zion
ARGAZKIAK
Jolaserako hamaika aukera eskaini dituzte abuztuko azken egunetan eta iraleko lehen egunetan burutatko udalekuek Kirikinoren baratzean eta Laudioko institutuaren Basoan.
Abuztuaren eridaldean udalekuak egin genituen Kirikinotik Tertanga inguruetan, aisialdi ezberdinaz gozatzeko. Udalekuan zehar ateratako argazkietako batzuk jaso ditugu atari honetan.
Ekaina hasieran udari ongi etorria eman zioten dozenaka lagunek Basoan, sua, taloa, ohe elastikoa eta txalaparta eta giro ezin hobea tarteko, besteak beste.
Goiz eguzkitsua izan zen igandekoa eta lagun ugari bertaratu ziren Kirikinoren baratzeko ikastarora. Lurra landu zen lehenbizi, ondoren patatak landatzeko. Pikoteoa egon zen eta uzta jaso eta banatu zen bertaratutako partaide guztien artean.
Lau egunez luaztu da udaberriko ekimena naturan. Jolasak, txangoak eta euripean jolasteko hamaika ideia izan dituzten hizpide egunotan Kirikinoren baratzearen bueltan elkatutako lagunek. Hemen udaberrilekuek eman dutenaren laburpen txiki bat irudietan
ARGAZKIAK | Urte berriko izotza apurtzeko, hamaika lagun batu ginen izotz pistako txangoan
03.01.2022
Hamaika lagun batu ginen atzo Bilboko izotz pistara joateko Kirikinok urtero antolatu ohi duen txango mitikoan. Txangoarekin ireki du 2022a aisialdi taldeak, aurki iragarriko ditu jarduera berriak.
Harrera beroa jaso zuten Mari Domingi eta Olentzerok bart Isasi auzoko Basoa espazioan. Ehun lagun inguru bildu ziren pertsonaiei harrera egin, gutunak eman eta Sorginlarrenen izaki mitologikoekin zein txokolate beroaz gozatzeko.
Kalabaza baten zozketa antolatu zuten Kirikinoren Basoko kideek iragan azaroaren 21ean, igandea, zozketako zenbaki saritua iragartzeko asmoz, egitarau oparoarekin jantzi zuten arratsaldea: ipuin-kontalariak, talo tailerra, haurrentzako motorrak eta mikrofono irekia, besteak beste.
ARGAZKIAK | Gau beltzeko kontakizunak iluntasunez bete du Basoa eta ihes-gela bihurtu Lamuza parkea
01.11.2021
Gau beltzeko ekitaldiarekin ekin zioten egitarauari atzo arratsaldean Basoa espazioan, euriari aurre eginez. Bideoak, kantuak, ohitura zaharrak eta bizitza ospatzen jarraitzeko aldarria gailendu zituen ekitaldiak.