ARGAZKIAK | Giro paregabean prestatu gara negurako Basoan

18.12.2022

Neguko solstizoa ospatu dute gaur goizean Laudioko Basoa espaazioan. Jende ugari bertaratu da ekimenaren baitan antolatutako jardueretaz gozatzera.

Udazkena agurtu eta negurako prestatzeko baliatu dute goiza dozenaka lagunek gaur Basoa espazioan. Kalaka egurrezko jolasekin hasi da goiza, gaztaina erreak izan dira hamaiketako bezala eta ondoren azaldu da ikazkina, haur eta familiekin egoteko eta gutunak jasotzeko. Ondoren Sorginlarreneko Sorgina eta Sugaarrek gerturatu dute publikoa Diskotxanta ikuskizuna hasteko. Eguerdira bitarte luzatu da Berbalagun Aiaraldea, Laudio instituta eta Kirikino aisialdi taldeak elkarlanean antolatutako ekimenaren bigarren edizioa, balorazio oso positiboarekin antolatzaileen aldetik.

*Irudi gehiago kargatzen joango gara arratsaldean zehar. Zureak partekatu nahi badituzu bidali 688726665 zenbakira.