Gazteen hitza entzutea, aisialdi aukera ezberdinak eta euskara uztartzea helburu duen bideo laburren lehiaketa antolatu du Kirikinok. Irailaren 25etik, abenduaren 3ra bitartean jasoko dituzte ikus entzunezko lanak.
ALBISTEAK
Sei otarreren banaketarekin eta 50 argazki baino gehiagorekin itxi dugu udako argazki lehiaketa
50 argazki baino gehiago jaso ditu egitasmoak uztailetik irailera bitartean eta antolatzaileek positiboki baloratzen dute egitasmoaren bigarren edizioa. Lehiaketaren xedea zen, argazkien bidez, udako aisialdi aukera ezberdinak plazaratzea, bete dela argi dute Kirikinoko kideek.
Udarako errezeten bilduma osatu du Kirikinok, udaran zehar egiteko hamar errezeta ezberdin jasotzen dituen txostena osatuz, sukaldean gozatzeko eta sukaldatutakoaz gozatzeko.
[#KiriKlik!] Orain arte jasotako argazkiak
Iragan uztailaren 6an #KiriKlik! udako argazki lehiaketa berria abiatu genuen. Hemen ikus daitezke orain arte jaso ditugun argazkiak, irailaren 6ra arte bidali ahal izango dira argazkiak.
Kamera eskuan udaran gozatzeko aldarriarekin aurkeztu du Kirikinok uztailaren 6an abiatu eta irailaren 6an amaituko den argazki lehiaketa.
Abuztuaren 18tik 22ra bitartean udalekuak antolatu ditu Kirikinok Espejoko aterpetxean eta Zuhatzako uhartean Arabako foru aldundiaren laguntzaz.







