#KiriKlik udako argazki lehiaketa aurkeztu du Kirikinok

09.07.2020

Kamera eskuan udaran gozatzeko aldarriarekin aurkeztu du Kirikinok uztailaren 6an abiatu eta irailaren 6an amaituko den argazki lehiaketa.

Adin guztietako parte hartzaileak bilatzen ditu Kirikinok antolatu duen argazki lehiaketak, irailaren 6a arte luzatuko da.

Parte hartzeko bide ezberdinak egongo dira, 688726665 zenbakira edo izenemateakirikino@gmail.com helbidera argazkiak bidaltzea. Sare sozialen bidez ere parte hartu ahal izango da, horretarako, #KiriKlik traola erabili beharko da, Kirikino aipatzeaz gain.

Berrikuntza ugarirekin dator aurtengo argazki bidezko lehiaketak, aisialdia argazkien bidez uztartzea helburu izanik, lehiaketa abian dagen bitartean, sari ezberdinak zozketatuko dira parte hartu duten horien artean.

(*) Parte hartzeko hemen klik eginez egin dezakezu.