Estreinatu berri dugun udaran zehar proposamen ezberdinak egiteko aukera anitzak jasoko dituen Kirikinoren 2. hilabetekaria etxeko postontzian jaso nahi izatekotan, sakatu jarraian agertzen den botoia eta doan jasoko duzu hilabetekaria etxeko postontzian.
ALBISTEAK
Auzolan berezia egingo du Kirikinok uztailaren 5ean. Udako solstizioaren bueltan, bizi dugun krisiak hala behartuta, ezin izan denez aparteko ekintzarik antolatu, baratzeak bizi duen uneari arreta eskaintzeko deitu du auzolana.
Erronka berria proposatu du Kirikinok ekainean zehar egiteko "egiozu klik! ekainari, kalean zein naturan!" lemapean argazkiak jasoko dituzte.
Zozketa berria antolatu du Kirikinok datorren maiatzaren 30erako. Baratzeko sasoiko produktuak zozketatuko dira.
Gaurtik abiatuta, maiatzaren 29ra bitartean eman ahal izango da izena jarraiandagoen inprimakia beteta. Pertsona sariduna maiatzaren 31an izango da iragarria, 12:30etan.
[#KiriKlik] Ekaineko argazki erronka
Erronka berria proposatu du Kirikinok ekainean zehar egiteko "egiozu klik! ekainari, kalean zein naturan!" lemapean argazkiak jasoko dituzte.
Bizi dugun egoeran ez dugu nahi inor Kirikinoren jarduerarik gabe geratzea, horretarako, hilabetean zehar egiteko programatuak genituen jarduerak txosten batean jasoko dituzte egoerak iraun bitartean bazkideek haien etxeko postontzian, doan.






