"Udarako errezetak" errezeta txostena argitaratu du Kirikinok

Udarako errezeten bilduma osatu du Kirikinok, udaran zehar egiteko hamar errezeta ezberdin jasotzen dituen txostena osatuz, sukaldean gozatzeko eta sukaldatutakoaz gozatzeko.

Txostenean hamar errezeta oso ezberdin aurki daitezke, eguneko otordu ezberdinetarako izan daitezkeenak. Uda sasoiko produktu batzuk dituzten arren, urte osoan zehar egin daitezkeen errezeta gozoak barne hartzen ditu errezeta txostenak.