Ahoa bizi, belarriak prest dantza!
"Etxealditik euskaraldira" dinamika martxan den honetan, ahoa bizi eta belarriak prest dantza praktikatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
"Etxealditik euskaraldira" dinamika martxan den honetan, ahoa bizi eta belarriak prest dantza praktikatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Etxean egiteko proposamenekin jarraitzen dugu bitartean, gaurkoan, Urtxintxa eskolak eskualdeko Uluka taldearekin elkarlanean osatutako "Aizu aizu" kantarekin etxean, kanta ikasi eta soka gabe soka saltoan kantari aritzera gobidatzen zaituztegu. Goian duzuen irudian klik egin beharko duzue kanta entzun ahal izateko.
Jarraian proposatzen dizuegun istorioa, aste honetan bidali genizuen koloretako munstroaren ipuin egokitua da, gaur egun bizitzen ari garen egora azaltzen du. Egizue klik botoian bideoa ikusi ahal izateko:
Aste honetan jakin dugu Albert Uderzo zendu dela, komikigile ospetsuak, René Goscinny gidoilariarekin batera, herrialde galiar erresistenteena eraiki zuen. 92 urte zituela zendu zen bere etxean.
Jarraian duzuen bideoan, "koloretako mustroaren" ipuina jaso dugu. Askok irakurria izangu duzue, izan ere ohikoan prestatzen dugun haurren gunean faltatzen ez den ipuina da. Emozioen kudeaketaz ari da istorioa.
Zatoz Lorea eta Karenekin batera eguzkiaren bila abentura ederrean mugiltzera, yoga eginez!
Lorea eta Karenek abentura bat proposatzen dute yogaren bidez, jarraian duzue klase osoaren bideoa:
Naturak bere zikloekin aurrera doa, hori dela eta bestelako proposamen bat prestatu dugu gaurko: etxean ereitea.
Oreina, untxia, hartza eta txerria etxeko lehiotik begira daude otsoa noiz etorriko zain, gehiago jaikin nahi? Egizu klik hurrengo botoietan!
Jarraian duzuen botoian klik eginez gero deskargatu ahal izango duzue Eñaut Aiartzaguenak egindako lanetako bat, birusa dela eta bere webgunean eskegi duena haur zein helduentzako proposamen gisa. Irakurri eta koloreztatu!