PROPOSAMENEN TXOKOA

Ginea Berriako Papua inguruetan ohikoa den jolasa da "ver ver aras lama" izenekoa. Hondartzan daudela praktikatu ohi dutela jakin du Kirikinok.

Pondas punteria lantzeko oso jolas aproposa da eta jokalari bakoitzak beste taldeko piezak beraienak baino azkarrago bota behar ditu.

Herriko edozein toki izan daiteke jolaserako aproposa, edozein herriko kaleetan edo naturan garatzeko proposamenen zerrenda jaso dugu jarraian.

Proposamen berria prestatu dugu, oraingoan, paseorako edota kalean egoteko tartean egin daitekeena. Papera eta arkatza harturik, kalean gauden bitartean ikusten ditugun animalia ezberdinak, loreak edo zuhaitzak, paperean apuntatu edo marraztean datza. Orain zuen txanda da!

Jolas erraz eta dibertigarri bat egitea proposatzen dizuegu oraingoan "putz egin bolatxoari" izenekoa, jarraian duzue azalpena:

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

Jolas bat proposatzen dizuegu oraingoan, "txingoka" deituriko jolasa. Jarraian dagoen irudian ikus daiteke zertan datzan. Klariona eta harritxo bat lagun, nahi erara jolasteko proposamena luzatzen dizuegu.