Udaberriko egonaldian izen emateko azkeneko eguna

13.03.2019

Martxoak 14ean bukatuko da udaberriko egonaldian izena emateko epea. Hurrengo asteko asteburuan, martxoaren 22tik 24ra bitarte, Tertangako etxean burutuko da egonaldia, naturaz inguratutako gunea izanda, sormena, euskara, elkarlana eta elikadura izango dira izpide egonaldi osoan zehar.

Edozein haurrentzat zuzendutako asteburu pasa izango da. 2006 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrek parte-hartzeko aukera izango dute.

Izen ematea

Hiru egunetako egonaldiak, aterpea, dieta eta garraioa barne hartuko ditu, 40€ren truke. Izena emateko, aukera ezberdinak daude.

Laudioko kultura etxean ohikoan bezala kokatuta egongo den postontzian izena emateko orria utzita. Posta elektronikoaren bitartez, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoa ere martxan egongo da eta azkenik, hemen klik eginez ere izena emateko aukera izango du interesatuta dagoen edozein pertsonak.

Zalantzak argitzeko 688726665 zenbakia abian jarri dute, eta izena emateko azken eguna martxoaren 14a izango da.

Gurasoentzako bilera ordea, martxoaren 20an burutuko da 17:00etan Laudioko kultura etxean.