Asteburu osoko irteera antolatu du Kirikino taldeak

16.02.2019

Martxoaren 22tik 24ra bitarte iraungo du egonaldiak. Tertangako etxean burutuko da hain zuzen ere, naturaz inguratutako gunea izan da taldearen aukeraketa, egonaldiak dituen helburuak garatu ahal izateko espazioaren kokapena eta egokitasunagatik, besteak beste.

Nori zuzenduta

Edozein haurrentzat zuzendutako asteburu pasa izango da. 2006 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrek parte-hartzeko aukera izango dute.

Izen ematea

Hiru egunetako egonaldiak, aterpea, dieta eta garraioa barne hartuko ditu, 40€ren truke. Izena emateko, aukera ezberdinak daude.

Laudioko kultura etxean ohikoan bezala kokatuta egongo den postontzian izena emateko orria utzita. Posta elektronikoaren bitartez, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoa ere martxan egongo da eta azkenik, hemen klik eginez ere izena emateko aukera izango du interesatuta dagoen edozein pertsonak.

Zalantzak argitzeko 688726665 zenbakia abian jarri dute, eta izena emateko azken eguna martxoaren 10a izango da.