Tertangako udalekuak abuztuaren erdialdea gozamenez freskatzeko aukera ezin hobea

03.08.2026

Ohi bezala, abuztuaren erdialdea gaindituta Kirikinok Tertangako aterpetxean udalekuak antolatu ohi ditu. Jolasak, natura, euskara, errekan txapuzoiak eta bestelako eskaintza eder batez gozateko aukera eskaintzen dute udalekuok, abuztuaren 7ra arte izena emateko aukerarekin

Izen ematea sustatzeko asmoz, bigarren aldi batez zabalduko dugu izen ematea, abuztuaren 7ra arte, moldaketa batzuekin. Lehen aldaketa, udalekuan parte hartzeko aukera izango dutela 2015-2020 urteen artean jaiotakoek. Prezioan parte hartzaile guztientzako prezio jaitsiera egongo da, bazkideek 85€ ordaindu behar izango dute eta bazkideak ez diren horiek 100€.