Zabalik da Kirikinoko udalekuetan izena emateko epea
Eskaintza bikoitz eta berritua luzatu dute Kirikinoko kideek 2026ko udaldirako: Tertangako udaleku itxia eta Basoko udaleku irekiak, abuztua eta iraila artean garatuko da eskaintza
Tertangako egonaldia
Abuztuaren 19, 20, 21 eta 22 egunetan zehar, 2016 eta 2020 urteetan zehar jaiotako haur eta gazteei zuzendutako egonaldi itxia burutuko da Tertangako etxean. Trena izango dute garraiobide Laudiotik Urduñara eta bertan txangoa eginez helduko dira hurrengo lau egunak emango dituzten Tertanga herrira.
Udalekuan askotariko jolasak (kooperatiboak, talde dinamikak...) egingo dira, sukaldatu ere egingo da eta Kirikino irratiko udalekuetako irratsaioak ere grabatuko dira egonaldian zehar besteak beste. Gainera, eguraldia lagun errekan freskatzeko aukera ere egongo da.
Otorduei dagokienez, erabiliko diren barazki gehienak, Kirikinoren baratzekoak izango dira, era jasangarri, ekologikoan eta auzolanean ekoiztutakoak. Gainerako produktuak, tokiko ekoizleei erositakoak izango dira, ahal den neurrian.
Tertangako egonaldiaren izen ematea eta prezioa
Plaza mugatuak izango dira eta izena emateko epea ekainaren 30ean itxiko da. Parte hartzeko, izenemateakirikino@gmail.com klik egin helbide elektronikora idatzi beharko da. Zalantzak aldiz, 688726665 zenbakian argituko dira. Familia bilera abuztuaren 13an egingo da Laudion, Basoa gunean.
Kirikinoko bazkideentzako prezioa 95€ izango dira. Bazkideak ez diren horientzat aldiz, 110€koa izango da prezioa.
Udaleku irekiak naturan
Abuztuaren 31, irailaren 1, 2, 3 eta 4ean burutuko dira udalekuak Laudioko Isasi auzuneko Basoa espazioan (Laudio BHI) eta Kirikinoren baratzean. 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrentzako zuzendutako udalekua izango da. Ordutegiari dagokionez, 9:30etan hasi eta 13:30 bitarte iraungo du udalekuak.
Udalekuek jolas librea ardatz izango badute ere, ur-jolasak edo sukaldaritza bezalako jardueretaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren haurrak.
Udalekuak naturan izen ematea eta prezioa
Plaza mugatuak izango dira eta izena emateko epea ekainaren 30ean itxiko da. Parte hartzeko, izenemateakirikino@gmail.com klik egin helbide elektronikora idatzi beharko da. Zalantzak aldiz, 688726665 zenbakian argituko dira. Familia bilera, abuztuaren 13an egingo da Laudion bertan.
Kirikinoko bazkideentzako prezioa 50€ izango dira. Bazkideak ez diren horientzat aldiz, 60€koa izango da prezioa.
Udalekuetako kartela
